Euskara

Euskara da lurralde huntako hizkuntza. Duela bizpahiru belaunaldi bakarrik, Larresoroko etxe gehienetan euskara zen ohizko hizkuntza, auzoen artean, plazan. Eskolara joanez, kanpoko lantokietara, jendearen egunerokoan emeki emeki frantsesak toki handia hartu du. Gaur egun, ikastola eta irakaskuntza elebidunari esker, gazte ainitzek euskara badakite eta erabiltzen. Euskal kulturak, folklorizazio arrisku egoeran egonik garai batez, gaur egun bizitasun handia erakusten du, izan antzerkian, musikan, kantuan, dantzan, bertsolaritzan, herri ikusgarrietan (pastoral, maskarada, libertimendu…). Arrakastatsu izateaz gain, lokarria sortzen du euskal komunitatean, eta euskarari zentralitate osoa ematen. Euskarak eta euskal kultura dira lurralde hunen nortasuna, kanpotik ikusita nabarmena eta erakargarria.

Horregatik, eta euskara eta euskal kultura egoera ahulean direlako, kolektiboki erantzukizun handia dugu hauen atxikitzean. Hizkuntza bat biziriaraztea, bereziki horrela gutitua delarik, zaila da : suposatzen du ekintza sinbolikoetan egotea ez, borondate handiko proiektua garatzea, euskarari tokia emanen diona, bazterretatik erdigunera. Lurralde osoarentzat hizkuntza politika bat sortu eta plantan ematen dute bai Euskararen erakunde publikoak, bai Euskal hirigune elkargoak. Lantzen dituzte euskararen irakaskuntza/transmisioa, erabilera, presentzia gure inguruan, ahal bezainbat momentu eta tokitan.

Herriko etxearen hizkuntza politika

  • Euskara batzorde bat sortu, hautetsi, elkarte, eta norbanako batzuekin. 2-3 hilabetet-arik bildu behar luke, euskara plan bat asmatu, herri kontseiluak adosteko gisan, eta bere obratzea segitu.
  • Herriko etxeko hautetsiak eta langileak
    • Hautetsiak eta langile guziak sentsibilizatu
    • Euskaldunak diren langileeri aitzina hobetzen bultzatu. Besteeri proposatu ikastea, bereziki haurrekin edota publikoarekin harremanetan direneri.
    • Euskara teknikari bat kontratatzea urrats nagusi bat liteke. Pentsatu behar liteke auzo herriekin mutualizaturik (Haltsu, Ezpeleta…),eta Elkargoaren laguntzarekin.
  • Hitzordu nagusi horietan parte hartu, komunikatu, jendea parte hartzera bultzatu: Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia, Euskararen eguna.

Euskararen ikusgarritasuna / presentzia

  • Herriko etxeak euskara erabili
    • Ahozko komunikazioa euskaraz ere segurtatu (harrera)
    • Komunikazio idatzia oro har osoki elebidunez, gaurkoa ere, profesionalen bidez: aldizkaria, webgunea, PanneauPocket, gutunak.
    • Egitate legal batzu euskaraz eskaini (ezkontza, familia liburuxka)
  • Hizkuntza paisaia euskaldundu, herriaren esku den guzian
    • Karriken izen eta panel guziak (jadanik karrikak euskaraz bainan zaindu)
    • Barne seinaletikak herriko egoitza guzietan elebiduna.

Euskararen transmisioa eta erabilera

  • Eskolak: Bi eskolak jadanik elebidunak dira, ama eskola murgiltzean.
    • Eskolako eta eskola inguruko laguntzaileak (ATSEM) euskaradunak hartu, pribatuan diruz lagundu.
  • Aisialdiak: herrian ez da aisialdi zentrorik, bainan
    • CCASaren barna gazteeri euskarazko aktibitateak proposatu bakantzetan, holako proiektuak auzo herriekin ere muntatuz.
    • Elkarteeri proposatu aktibitate eskaintza bat(zu) egitea euskaraz, adibidez rugbia entrenatzaileak euskaradunak direlarik, komunikazioa euskaraz ere egin dezaten.
  • Helduak
    • Mintzapraktika, euskara deskubritze saioak…antolatu
    • Gau eskola bat sortzen Lagundu (AEKri lokal bat eskainiz adibidez).
    • Ikasteko proiektuan abiatzen direneri laguntza bat eman (beka moduan adibidez).
  • Saltokiak, enpresak, profesionalak
    • Proposatu barne dokumentuak, seinaletika euskaraz egitea,
    • Publikoari harrera euskaraz egiteko oinarriak ikastea

Hartzeko lehen neurri bat: euskararen ezagupen ofiziala

  • Urrats garrantzitsu bat izanen da herri kontseiluan deliberamendu hori bozkatzea.
  • > Ez du hizkuntza eskubide berririk sortzen (ezin da: legeak eta konstituzioak mugatzen du)
  • > Bainan finkatzen du herriaren nahia, euskararen tokia herrian, eta hizkuntza politikaren oinarria/abiapuntua da
  • > Euskal hirigune elkargoak bozkatu du deliberamendu hori bera 2018an. : hortan oinarritu da 3 hizkuntzak (kaskoinarekin) erabiltzeko jendeentzako zerbitzuetan, eta bere komunikazio istituzionalean.

Proiektu nagusi bat: Euskararen aldeko plan indartsua

  • Euskara plana eraiki eta bozkatu, bere aurrekontuarekin.
  • > Jadanik bada « Contrat de progrès 2024-2028 », 2024an sinatua Euskal elkargoarekin; urrunago joan behar da.
  • > Plan batek hartzen ditu aipatu ditugun neurri guziak (eta gehiago ere), urte tarte batentzat finkatzen ditu egin moldeak eta helburuak.