BERDINTASUNA ETA INDARKERIAREN AURKAKO BORROKA
Indarkeria mota guzien aurka borrokatzeko engaiamenduen herri bat.
Xede argi bat hartzen dugu: zero tolerantzia etxeko, genero-indarkeria eta sexu-indarkeriarekiko.
Gure helburua prebentzioa egitea, babestea, heztea eta ekintza zehatzak hartzea da, herriko eragile guziak mobilizatuz: eskolak, elkarteak, profesionalak, hautetsiak eta bizilagunak.
Indarkeriaren aurkako herriko politika egituratua
Tokiko estrategia argi eta eraginkor bat ezarriko dugu:
- Berdintasunaz eta emazteen eta haurren aurkako indarkeriaren aurkako borrokaz arduratuko den hautetsi bat izendatu.
- Seinale bat jarri: “Larresoro indarkeria sexisten eta sexualen aurka” (Seinale mota espezifiko bati egiten dio erreferentzia).
- Hautetsiak eta herriko langileak prestatu: bikotekideen indarkeria identifikatzeko e-learning prestakuntza eskaini herriko etxeko langileei eta hautetsiei.
- Engaiamendu gutun bat sinatzea eskatu. Indarkeria kudeatzeko udal protokolo bat ezarri.
Helburua: denek nola ihardoki, nori zuzendu eta babesa eskaini jakitea bermatzea
Eskolatik berdintasuna eraikitzeko neurriak hartu
Eskola indarkeriak saihesteko eta estereotipoak desegiteko leku garrantzitsua da.
Hau eskaintzen dugu:
- Eskola publiko eta pribatuetako langile eta irakasleentzako formakuntza, baita haurtzaindegietako langileentzat ere.
- Genero-indarkeria eta sexu-indarkeria saihesteko tailerrak antolatzea.
- Genero-berdintasunaren alde lan egitea.
- Egiazko espazio partekatu bat sustatzeko antolatutako aire-hartze toki bat.
Herri osoan kontzientzia hartzea piztu
Indarkeriaren aurkako borrokak gizarte osoari eragiten dio. Kirol talde eta kultur elkarteekin lan eginen dugu:
- Genero eta sexu indarkeriaren inguruko kontzientziazioa piztu
- Nesken kirol parte-hartzea sustatu
- Besta batzordearekin eta Aldaburua ostatuko taldearekin genero eta sexu erasoen aurkako protokolo bat sortu
- Espazioen erabilera (eskolako korralea) birpentsatzea banaketa orekatuagoa bermatzeko
Osasun-arloko profesionalak eta tokiko erakundeak (SIMETRA)
- Etxeko indarkeria identifikatzeko galdetegi sistematiko baten ezarpena
- Informazioa osasun-zentroetan, udaletxeetan, dendetan eta klubetan erakustea
Herriko ekitaldiak eta une aipagarriak
- Larresoroko jaialdian “Puntu Ubela” ezartzea.
- Prebentzio-mezu ikusgaiak
- Martxoaren 8an eta azaroaren 25ean ekintza sinboliko eta publikoak
Babesa eta laguntza
- Indarkeriatik ihes egiteak irtenbide zehatzak behar dituelako:
- Larrialdietako etxebizitza edo aterpetze irtenbideak garatu : etxeko indarkeriaren biktimentzat larrialdietako etxebizitza unitate bat ireki (etxebizitza tokiko elkarte profesional bati eskuragarri jartzeko aukera)
Berdintasuna printzipio abstraktua ez den komunitate bat, baizik eta errealitate bizia.
