Soziala eta elgar bizitza

Gure oinarrizko balioetan, elkartasunak bereziki bultzatzen gaitu. Guretzat, ezinbestekoa da gizakia ekintza publikoaren erdian jartzea. Larresoron gizarte-politika pentsatzea, gure herria zuzentasun eragile gisa ikustea da, baina baita gure arteko loturaren zaintzale gisa ere. Izan ere, gizarte-ekintzak herri bateratua eta baketsua bermatzea ahalbidetzen digu.

Proiektu nagusi batzu

  • Herriko etxean, CCAS zerbitzuaren indartzea : permanentziak azkartuz herriko etxean. Laguntza sozialen eskuratzeko jendea gune egokietara bideratzea, eskubideak azalduz, eskaera administiboan lagunduz.
  • Hainbat proposamen konkretu ditugu, publiko bereziak lehenetsiz : Gazteak, adineko jendeak, langabetuak, buraso bakartuak.
    • Elkartasun kutxa sistema bat baliatzea herriko etxearen baitan ; adibidez zailtasun ekonomiko handian den familia baten laguntzeko.
    • Administrazio arloan, numerikoaren erabiltzeko laguntza bat ekartzea proposatzen dugu, batez ere adineko jendei zuzendua
  • Publiko gazteari begira ere,
    • eskola eta elkarteekin prebentzio saioak antolatuko genituzke adibidez adikzioa, jazarpena, edoeta pantaila bezalako gaien inguruan.
    • Bestetik, CCASaren en baitako zerbitzuetan herriko gazteei eta auzoko gazteei aktibitateak proposatuko genituzke bakantza denboretan.

Bukatzeko, trantsizio ekologikoari begira, elgarrekin proiektuak eramanen genituzke :

  • “ Baratze partekatu ” bezalako proiektuak abiatzen ahalko genituzke Herriondo gunean adibidez .Gisa hortako proiektuek, herritarren arteko ezagutza eta elkartasuna ere sustatzen baitute, geroa iraunkorki eraikitzeko.